XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Isasiko eleizaren klaustroa. Armagintza Eskolaren parean zegoen eskailera handi batetik sartzen zen komentura, ortuetara eta eleizara bertara ere.

Isasiko eleiza eta komentua egiteko proiektua P. Migel de Aranburuk egin zuen, eta 1616. urtean 8.976 marai eman zitzaizkion lanaren ordainez.

Hernando de Loidik ekin zion lanari eta hori hil ostean, Miguel de Garaizabal eta Juan de Arostegik jarraitu zuten 1624. urte inguruan amaituz.

Urte hori izan behar izan ere, orduan enkargatu bait zitzaion Juan Maseras arkitektoari erretabloa egiteko proiektua.